Búsqueda avanzada

Ortzadar arraina

Autor/es:

Ortzadar arraina

Sinopsis
Bere ezkaten distirak ura koloreztatzen zuen gainerako arrainen ondotik igarotzen zenean, eta atentzioa ematen zien.
Arrain guztiek miresten zuten eta haiekin jolasteko deitzen zioten, baina ortzadar arrainak ez zien kasurik egiten.
Halako batean, dena aldatu zen: Ortzadar Arrainak, mespretxu handiz, bere ezkatetako bat ukatu zion arrain txiki urdin bati, eta harrezkero denek bizkarra eman zioten eta Ortzadar Arraina bakarrik eta triste geratu zen.
Olagarro jakintsua izanen da adieraziko diona zein den bidea hasiera batean bere jarrera harroarekin ukatutako adiskidetasuna lortzeko.
Izan ere, ez da zoriontsuago gehien nabarmentzen dena; aldiz, benetako edertasuna barruan dago.
Apaltasuna, eskuzabaltasuna eta zintzotasuna dira norberarekin eta besteekin harmonian egoteko gakoetako batzuk.
Ortzadar Arraina gonbidapen bat da -mundo osoan txaloturiko istorio honetako protagonistari gertatzen zaion moduan-, gure barruan zerbait arraroa sentitzeko, daukaguna konpartitzen dugunean.
1992ko klasiko bat da, orduan bezain distiratsu jarraitzen duena.
Akuarela argitsuak ditu, bizitzaz eta kolorez beteriko itsas hondora eramanen gaituztenak.

Biografía del autor:

Editorial PAMIELA

Fecha publicación 28-03-2019

Edición : 1

Número de páginas : 28

ISBN : 978-84-9172-066-9

Tamaño:  290 x 220